|
Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San
Sebastián - Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa (kutxa),
Donostiako Garibai kaleko 15ean helbidea duena, 1990. urteko
abenduaren 1ean eratu zen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa
Probintzialaren eta Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren
bat-egitearen ondorioz.
Eta Espainiako Bankuaren mendekoa den Aurrezki
Kutxen Erregistro Berezian 2.101 zenbakiarekin inskribatu da.
Halaber, Donostiako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago:
Sozietateen 1.011. liburukiko 1 folioan, SS-745 orrian, 1. inskripzioan,
1990eko abenduaren 29ko datarekin.
Helburu soziala: Erakundearen helburuak aurrezkia sustatu
eta garatzean eta aurreikuspenak egitean dautza, maila, ñabardura eta modu guztietan, eta horrekin batera baita bezeroengandik
funtsak gordailu moduan edo beste modu batzuetara
biltzean ere, berriro itzultzeko obligazioarekin, hauek kredituemakidetan
eta gisa honetako erakundeei zilegi zaizkien gainerako
eragiketa guztietan gauzatzeko.
Era berean, eta bere izaerari dagokion bezala, kutxaren
helburua da gizarte-ongintzako eta kultura mailako ekintzak sortu
eta garatzea ere, bereak nahiz besteekin elkarlanean egindakoak,
betiere bere aukeren arabera. Kutxaren ardura izango da ekimen
pribatuekin lankidetzan aritzea edota ordeztea premia sozialek
hala eskatuz gero.
Kutxak Bahitetxe bat mantenduko du.
|
|
|
Erakundearen Estatutuak, kontabilitatea eta egoera ekonomiko-finantzarioa, kutxaren egoitza nagusian kontsulta daitezke,
Donostiako Garibai kalean, 15 zk.
|
|
Gordailuak Bermatzeko Funtsaren barruan dago kutxa,
bat egindako Kutxak gordailu horretako kide baitira, sortu zen
egunetik. |
|
|