Sarrera
Txosten honetan leialki eta zehaztasunez azaltzen da Caja de
Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián - Gipuzkoa
eta Donostiako Aurrezki Kutxak eta Kutxa Taldea (kontsolidatua)
osatzen duten mendeko sozietateek 2007ko ekitaldi
ekonomikoan izan duten bilakabidea eta 2007ko abenduaren 31n
zuten egoera.
Gainera, merkatuak eta Kutxa Taldeak berak hemendik
aurrera epe laburrean izango duten bilakaeraren aurreikuspena
ere egiten da.
Balantzearen analisia
2007-12-31n, hainbat sozietate kontsolidatuz osatua dagoen Kutxa
Taldearen egoera-balantzea, 20.837,7 milioi eurokoa zen, hau
da, % 9,9 hazi zen aurreko urtekoarekin konparatuta.
Administratutako baliabideak
Gure bezeroek inbertsio-funtsetan eta aurreikuspen-planetan
izan dituzten parte-hartzeak kontuan hartuta, balantzetik kanpo
kontabilizatuak baitaude, Kutxa Taldeak administratutako bezeroen
baliabideak % 11,9 hazi dira, 2007ko abenduaren 31ko saldoa
20.808,1 milioi eurokoa izanik.
|
Ekitaldi honek bereizgarri izan du eperako saldoen hazkundea,
inbertsio-funtsen ordez izandako eskaeraren ondorioz.
Ageriko kontuek % 2,0ko hazkundea izan dute. Inbertsioaurrezkiko
modalitateetan, eperako kontuen hazkundea nabarmendu
behar da, % 18,5ekoa, eta SIMCAVena, eta Aktiboen aldi
baterako Lagapenena ere bai, % 21,0 eta % 35,2ko gehikuntzekin,
hurrenez hurren. |
|
| |
Administratutako baliabideak
(Zenbatekoak milaka eurotan)
|
| |
 |
| |
Aktiboen aldi baterako lagapenetan bezeroek egindakoak
bakarrik sartu dira, Inbertsio Funtsekin egindakoak
alde batera utzita, koadro honetako informazioa ez delako
kontabilitatekoa, kudeaketakoa baizik. |
Bezeroei emandako kredituak
Kutxa Taldean bezeroei emandako kredituen sailean 1.953,4 milioi euroko igoerarekin itxi da ekitaldia aurrekoarekin konparatuta; % 14,6koa izan da igoera balio erlatiboan, eta 15.358,4 milioi euroko saldoa izatera iritsi da.
“Ondasun-bermedun zordunak”, etxebizitzak eskuratzeko
hipotekak biltzen dituen epigrafe esanguratsuenak, % 15,7ko gehikuntza
izan du, 2006ko abenduarekin alderatuta. Ekitaldi honetan,
ordea, hazkundea orekatuagoa izan da, etxebizitzaz bestelako
beste xede batzuetan % 16,5 haziz. |
|
|
| |
Bezeroei emandako kreditua
(Zenbatekoak milaka eurotan)
|
| |
 |
Balore higigarriak
2007an kutxako balore-zorroak 2.817,6 milioi euroko saldoa
zuen, eta % 12,6 igo zen 2006koarekin alderatuta.
Zorra adierazten duten baloreek, hau da, errenta finkoak,
mantendu egin dute saldoa, % 0,2 bakarrik murriztuz, baina
errenta aldakorreko zorroak, aldiz, % 23,0 egin du gora.
|
|
| |
Balore higigarrien zorroa
(Zenbatekoak milaka eurotan)
|
| |
 |
Altxortegia
2007ko amaieran, Kutxa Taldean, Altxortegiaren kontzeptuaren
barruan biltzen diren epigrafeen saldoa 1.194,6 milioi eurokoa
izan zen. “Aldi baterako eskuratutako aktiboak” epigrafean, batez
ere inbertsio-funtsei eta bezeroei lagatako aktiboak bildu dira.
Errenta finko publikoko tituluak izaten dira normalean.
Likidezia kudeatzeko, banku arteko gordailuen posizioak
eta epe ertain eta luzerako Estatuaren zorraren posizioak konbinatu
dira.
|
| |
Altxortegia (Zenbatekoak
milaka eurotan)
|
| |
 |
Kreditu-arriskuaren eta estalduraren analisia
EBerreskuratze-egoerako aktiboek saldo hau zuten 2007ko abenduan:
229.646 mila euro.
|
Berreskuratze-egoerako
aktiboak
(Zenbatekoak milaka eurotan)
|
 |
|
Zalantzazko aktiboak 102.856 mila euro dira, eta, beraz,
berankortasun-indizea % 0,65ekoa da 2007-12-31n, aurreko urteko
% 0,50ekoaren aldean. Berankortasun-tasa hori askoz txikiagoa
da Aurrezki Kutxa Konfederatuek orotara dutena baino:
% 0,89.
Kaudimengabezietarako eta herrialde-arriskurako hornidura--funtsek lortutako mailari dagokionez, ekitaldiaren itxieran
372,4 milioi euroko saldoa zuten, hau da, % 362,06ko estaldura
zalantzazko zorroarentzat. Hor sartzen dira bai funts espezifikoak
eta bai zalantzarik gabeko zorroaren gaineko funts generikoa
ere; eta horrek, urteko % 0,36ko arrisku-prima bat izanik aktibo
eta pasibo kontingenteen gain, eskakizun maximoaren % 100 estaltzen
du. |
|
| |
Arriskuak eta estaldura-funtsak
(Zenbatekoak milaka eurotan)
|
| |
 |
Bestalde, bereziki esleitu zaizkion eskumenez baliatuz, Aktibo
eta Pasiboen Batzordeak beste arrisku batzuk kudeatzen jarraitu
du etenik gabe, eta horien artean interes-tasaren, merkatutasaren
eta likidezia-tasaren arriskua nabarmendu beharra dago,
behar diren baliabideak sortzen jarraitu ahal izateko, nahi baino
arrisku handiagorik hartu gabe.
Emaitzen analisia
Zergak ordaindu aurretik Kutxa Taldeari esleitutako emaitza bateratua,
2007ko ekitaldian, 216,1 milioi eurokoa da. Taldeari egotzitako
azken emaitza 215,6 milioi eurokoa izan da, % 11,1 haziz
2006koaren ondoan.
Inbertsioen multzo guztiaren batez besteko errentagarritasunak
izan duen gorakadak, inbertsioen bolumenak izan duen
hazkunde handiarekin bat, bide eman du urteko finantza-sarrerak
% 35,7 hazteko.
Inoren baliabideek kostu handiagoa izan dutenez, eta bezeroak
erakartzeko egindako ahaleginari esker, finantza-gastuen
urteko gorakada % 72,6koa izatea ekarri du horrek.
Azaldutako aldaketen ondorioz eta kapital-tresnen errendimendua
jaitsi egin denez, 2006an zenbateko handiko dibidendu
ez-errekurrente batzuk egon direlako, 339,3 milioi euroko bitartekaritza-
marjina lortu da, % 6 jaitsiz aurreko urtearen aldean.
Zerbitzuen emaitza garbiak % 11,2 hazi dira aurreko urtekoekin
alderatuz gero; abaletako eta kredituetako eta aurreikuspen-
eta pentsio-planetako komisioek izan duten eboluzio ona azpimarratu
behar da.
LFinantza-eragiketen emaitzek gorakada handia izan dute
errenta aldakorreko balore batzuen salmentetan lortutako hainbat
gainbaliori esker. Besteak beste Ingelectric S.A. enpresan genuen
partaidetzaren salmenta aipatu behar da.
Marjina arrunta 658,4 milioi euroko zifrara iritsi da, % 19,9
haziz aurreko urtekoarekiko.
Kutxa taldearen ustiapen-gastuak 298 milioi eurokoak izan
dira guztira; % 12 hazi dira, beraz, aurreko urtearen aldean. Efizientzia-
marjina –ustiapen-gastu horiek marjina arrunta ehuneko
zenbatean gutxitzen duten neurtzen duena– % 45,25ean jarri da,
3,19 puntu hobetuz, beraz, orain dela urtebete lortutakoa.
Ustiapen-marjina –emaitza errekurrenteak sortzeko gaitasuna
neurtzen duena– 386,6 milioi eurotara iritsi da, 2006koa baino
% 18,2 gehiago.
Ekitaldi honetan hainbat zuzkidura estandar egin dira; kopuru
garbiei begira, 21 milioi eurokoak izan dira, aurrez hornitutako
funts generikoak askatzearen ondorioz. Kaudimengabezietako
gainerako zuzkidurak paraleloki hazi dira kreditu-inbertsioen
eboluzioekiko, Espainiako Bankuak ezarritako zuzkidura-arauak
aplikatuz kasu guztietan. Bestalde, 9 milioi euroko saneamenduak
egin dira partaidetzen zorroan. |
| |
|
|
| |
Emaitza-Kontua (Zenbatekoak milaka
eurotan)
|
| |
 |
| Kutxa Taldeari
egotzitako emaitza (Milaka
eurotan) |
Ekitaldia itxi osteko gertaerak eta Kutxa Taldearen
eboluzio aurreikusgarria
2008ko otsailaren 21ean, kutxaren Administrazio Kontseiluak
onartu egin ditu 2007ko ekitaldiaren kudeaketa, 2007ko abenduaren
31ko egoera-balantzea eta ekitaldi horretako emaitzakontua.
Gainerakoan, ekitaldia itxi denetik Kudeaketa Txosten hau
idatzi bitarteko epean ez da izan txosten honetan egindako azterketak
eta balorazioak aldatzeko moduko gertaera aipagarririk, ez
kutxan eta ez bere sozietate partaidetuetan ere.
2008rako, eta onartutako Kudeaketa Planari dagokionez,
aktiboak eta pasiboak hazi egingo direla aurreikusten da, 2007an
erregistratutakoen pareko hazkundearekin.
|
|
|