castellano english français itxi 
   
   

inprimatu

 
01.
Kutxa
taldearen kudeaketa-txostena
02.
Auditoreen txostena
03.
Emaitza-
balantzea
04.
Emaitza-
kontua
05.
Urteko txosten kontsolidatua
06.
Kontroleko batzordearen txostena
07.
Mozkinak banatzeko proposamena
08.
Identifikazio-datuak
   
 
Kontroleko batzordearen txostena.pdf (54 Kb.)
 

Euskadiko Aurrezki Kutxen azaroaren 8ko 3/1991 Legeko 53. artikuluak ezartzen dituen funtzioekin bat, eta indarrean dauden Estatutuetako 54. artikuluko e) eta g) idatz-zatiekin bat etorriz, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxako – kutxako – Kontroleko Batzordeak, txosten hau igorri zion kutxako Batzar Nagusiari. Azken horrek, berriz, txostena onartu zuen 2008ko otsailaren 27ko bileran, eta egokitzat jo zuen Administrazio Kontseiluak, Batzorde Betearazleak, Gizarte Ekintzen Batzorde Delegatuak eta Gizarteko eta Kulturako Kutxa Fundazioren Patronatuaren Batzarrak egindako kudeaketa, indarrean dagoen araudiari, kutxako Estatutuei eta Batzar Nagusiak zehaztutako Jardunbide Nagusiei egokitu baitzitzaien.

Kontroleko Batzordeak 2007ko ekitaldian egindako hamaika bileretan, Administrazio Kontseiluko, Batzorde Betearazleko, Gizarte Ekintzen Batzorde Delegatuko eta Gizarteko eta Kulturako Kutxa Fundazioren Patronatuaren Batzarreko aktak berrikusi eta jorratu ziren. Orobat, eskatutako dokumentazio gehigarria aztertu, eta bileretan izandako zuzendarien azalpenak jaso ziren.

Kontroleko Batzordeak 2007ko urtarrilaren 31n egindako bileran erabaki zuen Administrazio Kontseiluari proposatzea, ondoren Batzar Nagusiak onar dezan, Ernst & Young izendatua izan dadila kutxako eta Kutxa Taldeko kanpo-auditore, 2007 urterako, besteak beste memoriak egin ditzaten.

Batzordeak Kudeaketa Plana eta hilabete bakoitzaren amaierako Emaitzen Balantzeak eta Kontuak aztertu zituen, eta kanpo-auditorearekin bildu zen ekitaldiko txostenen berri izanda: 2007ko Urteko Txostena (bertan sartzen dira Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostena eta baita urteko Kontuen aholkularitza-prozesuarekin lotutako era guztietako informazioa ere) eta Emaitzak Banatzeko Proposamena.

Kontroleko Batzordeak kutxaren gizarte-jardueraren berri izan du, eta ontzat jo ditu egindako ekintzak eta aplikazioak. Horrela, bada, 2007 urtean 49,69 milioi euroko gastua izan du orotara Gizarte Ekintzak; 0,26 milioi euroko desbiderapen txiki bat egon da aurrez ikusitako 49,43 milioi euroko gastuarekiko. 2008. urterako, 58,57 milioi euro aurrez ikusi dira Gizarte Ekintzetarako; hortaz, aurreikuspenen arabera, % 10,43 haziko da 2007ko gastu errealarekin alderatuta. Gizarte Ekintzetarako proposatu den zuzkidura, berriz, 54,14 milioi eurokoa da.

Ezagutzera eman zitzaion zein izan den langileen eboluzioa eta banaketa, nolako berankortasuna izan den eta hori murrizteko hartu diren neurriak, arauek eskatutako eta beharrezko hornidurak, arriskuen politika, barne-aholkularitzako txostenak, Kutxa Talde Korporatiboak barne hartzen dituen elkarteen egoera eta Kutxaren jardueran garrantzitsuak diren beste zenbait gai.

Urtean bi aldiz, sei hilean behin, kutxako Estatutuetako 53. artikuluak eskatzen duen txostena bidali zaio Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailari, Euskadiko Aurrezki Kutxen 3/1991 Legeko 17. artikuluarekin eta hura garatzen duen 240/2003 Dekretuko 25. artikuluarekin bat etorriz.

2007ko abenduaren 26ko bileran, Hauteskunde Batzordea osatu zen, kutxako Gobernu Organoak berritzeko prozesua ikuska zezan, bat etorriz maiatzaren 7ko 3/2003 Legeak ezarritakoarekin, urriaren 14ko 240/2003 Dekretuak ezarritakoarekin eta kutxako Estatutuetan eta Hauteskundeetarako Araudian jasotakoarekin.

Donostian, 2008ko otsailaren 27a

 

 

  Lehendakaria,
  Jon Mikel Murua Uribe-Etxebarria
 
     
   
igo
     
kutxa, Caja Gipuzkoa San Sebastián. Eskubide guztien jabetza.