| |
Honako Politika honek kutxak garapen iraunkorrarekin
eta ingurumenarekin daukan konpromisoa bermatze aldera finkatu dituen
jardunbide-printzipio eta -ardatzak ispilatzen ditu. |
| kutxaren Ingurumen-politikaren
oinarrian ondoko printzipioak daude: |
- Aplikatzeko moduko legedia eta araudia modu zorrotzean betetzea,
eta, halaber, era zorrotzean betetzea garapen iraunkorrarekin
eta ingurumenarekin lotutako gaiei buruzko borondatezko konpromisoak
ere.
- Ingurunea babesteko eta kutsadura eta ingurumenaren narriatzea
saihesteko jokabideak lantzea.
- Ingurumenarekin lotutako jokabidean etengabeko hobekuntza
erdiestea.
|
 |
| Politika honek hiru ardatz dauzka: |
- Gure jarduerak ingurumenari eragiten dizkion kalteak ahalik
eta gehien murriztea, kontsumo eta kudeaketa iraunkorrerako
praktikak txertatuz.
- Ingurumena babestearekin zuzenean lotuta dauden egitasmoak
finantzatzea.
- Gizarteari jakinaraztea baliabide naturalak zaindu eta babestu
behar dituela.
|
| Honako Politika honen bitartez, kutxaren
Zuzendaritzak laguntza ematen die gure inguruko banako eta talde
guztiei, eta, hartara, Garapen Iraunkorra bultzatuko du, nola oraingo
gizartearentzat hala etorkizunekoarentzat. |
| |
Xabier
Alkorta Andonegi
Zuzendari Nagusia
Gipuzkoa Donostia kutxa |
|
|
| |
|