zer nahi duzu bihar?
imprimatu

Irisgarritasuna

kutxa.net eskuragarriagoa nahi dugu, intuitiboagoa nabigatzeko eta, batez ere, erabilerrazagoa.

Kutxan web orri bat sortu dugu asmo argi batekin: gure bezero eta erabiltzaileek erraz erabili eta baliatzeko modukoa izatea.

Web orri honek World Wide Web Kontsortzioko (W3C) WAI (Web Accessibility Initiative) Lan Taldeak ezartzen dituen Erabilerraztasun Arauak betetzen ditu bere edukien erabilerraztasuna bermatzeko. W3C kontsortzioak ezartzen dituen web estandarren erabilerari esker (hala nola XHTML 1.0 Trantsizionala markatze semantiko baliodunerako edo CSS kaskadako estilo-orriak diseinurako), hainbat dispositibo eta plataformaren bidez ikus daiteke web gunea, eta haren edukiak inprima daitezke,

Hala eta guztiz ere, lan handia dugu egiteko oraindik informazioaren gizartean horrenbesteko garrantzia duen erabilerraztasunaren gai honetan, eta bide horretan aurrera egiteko konpromisoa dugu.

ADOSTASUN-IKONOAK

kutxaren web orriak puntu hauek betetzen ditu:


Adostasuna W3C WCAG 1.0-ren "AA" mailarekin

certificado accesibilidad AA

Ikono honek adierazten du bat datorrela web 1.0 Edukirako (A bikoitza maila) Erabilerraztasun Zuzentarauekin. Estekaren bidez, erabilerraztasun-mailei eta ikono-erabilerari buruzko azalpenera irits daiteke.

XHTML 1.0

certificado accesibilidad XHTML
XHTML lengoaia (1.0 bertsio estriktoa) zuzen erabili dela eta erabilitako sintaxia lengoaia horren gramatikara egokitzen dela adierazten du. Estekaren bidez, W3C-ren balidatzailera irits daiteke.

CSS-2

certificado accesibilidad CSS
Erabilitako estilo-orrien sintaxia egokia dela adierazten du. Estekaren bidez, W3C-ren kaskada estilo-orrien balidatzailera irits daiteke.



LAGUNTZA NABIGATZEKO

Web Mapa
Erabiltzaileak orrien aurkibide bat aurki dezake web maparen bidez.

Nabigazio-ibilbidea
Erabiltzaileak une oro daki zer sekzio/azpisekziotan dagoen, orriaren goialdean, ezkerrean, dagoen nabigazio-ibilbideari esker.

Fitxategien deskarga
web gune honetatik deskarga daitezkeen fitxategiak PDF modura sortu dira, ahalik eta errazen erabiltzeko moduan. Erabiltzaileak informazio hau formatu erabilerraz batean eskuratu nahi badu, mezu bat bidali behar du helbide honetara: kutxa@kutxa.es

Galderarik edo iradokizunik egin nahi baduzu edo arazorik izanez gero web gune honen erabilerraztasunarekin, jar zaitez harremanetan gurekin posta elektroniko bidez: kutxa@kutxa.es