zer nahi duzu bihar?
imprimatu

Egiaztapenak eta lorpenak

EFQM EREDUA

Kalitatearen metodologiaren oinarria European Fondation for Quality Management erakundearen (EFQM siglen bitartez ezagutzen da) Erabateko Kalitaterako Eredua da.

Ez da eredu arauemailea, erakundeei laguntzeko bitarteko praktikoa da, eta honako funtsezko tresna hau duena: erakundearen kudeaketa-sistemaren funtzionamenduari buruzko azterketa zehatzean oinarritutako autoebaluazioa, ereduaren irizpideak gida gisa erabiliz.

Horrek ez du esan nahi beste ikuspegi batzuen aurkakoa denik (hainbat kudeaketa-teknikaren aplikazioa, ISO araudia, industria-arloko arau espezifikoak eta abar), baizik eta ikuspegi horiek kudeaketa-eskema zabalago eta osatu batean sartzea.

Zuzendaritza-taldeak Eredua sistematikoki eta aldizka erabiltzeak talde horri ahalbidetzen dio gertakari objektiboetan oinarritutako hobekuntza-planak ezartzea eta lortu beharreko helburuei eta erabili beharreko tresnei buruzko ikuspegi komuna edukitzea. Hau da, ereduaren aplikazioak honako hau hartzen du kontuan:

  1. Enpresako zuzendaritza-maila guztiek eredua sakon ulertzea.
  2. Enpresaren egoeraren ebaluazioa egitea arlo bakoitzean.


KALITATE ZIURTAGIRIAK

q-oro
investor_logo
  • Eusko Jaurlaritzak Urrezko Q Kalitatearen Euskal Saria eman zion kutxari Kudeaketako Europar Ereduan 500 puntuak gainditzeagatik EUSKALIT BIKAINTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOAren Ebaluatzaile Klubak egindako kanpo-azterketan. (2003tik aurrera)
  • “Investor in People” Nazioarteko Arauan lortutako ziurtagiria, pertsonen lanbide-prestakuntzarako eta lanbide-garapenerako jardunbide egokiei buruzkoa. (Data: 2007-01-05)
  • Kalitatearen kudeaketa-sistemari buruz AENORrek emandako Enpresa Erregistroaren ziurtagiria “etxebizitza erosteko maileguak emateko eta administratzeko” UNE-EN ISO 9001:2000 Espainiako Arauaren eskakizunen arabera. (Data: 1997-05-09)
  • Kalitatearen Kudeaketa Sistemari buruz AENORrek emandako Enpresa Erregistroaren ziurtagiria “informazio-sistemak diseinatzeko, garatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko”, UNE-EN ISO 9001:2000. Espainiako Arauaren arabera (Data: 1999-12-17)
  • Kalitatearen Kudeaketa Sistemari buruz AENORrek emandako Enpresa Erregistroaren ziurtagiria “Aurreikuspen Indibidualeko Planak diseinatzeko, kudeatzeko eta administratzeko”, UNE-EN ISO 9001:2000 Espainiako Arauaren eskakizunen arabera. (1997tik aurrera)
  • AENORrek emandako Ingurumen Kudeaketaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori “finantza-arloko produktu eta zerbitzu korporatibo orokorrak garatzeko eta emateko da. Adierazitako produktuak eta zerbitzuak, alde batetik, hainbat eraikin nagusitan egiten dira eta, beste alde batetik, eraikin horien bulegoetan. Aipatutako eraikinak honako hauek dira: Garibai 15, Portuetxe 10 eta Getaria 9-11, eta bulegoak, aldiz, honako hauek: 007-Amara Rex eta 143-Intxaurrondo Berri; hori guztia UNE-EN ISO 14001:2004 Espainiako Arauaren eskakizunen arabera. (Emakida-data: 2005-12-29)
  • AENORrek emandako Ingurumen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria Etxarriko (Nafarroa) Ingurumen Ikastetxean ingurumenaren inguruan prestatzeko gauzatzen den jarduerarako, UNE-EN ISO 14001:2004 Espainiako Arauaren eskakizunen arabera. (Emakida-data: 2007-10-05)
  • AENORrek emandako Ingurumen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria Zientziaren Kutxagunearen museoan zientzia hedatzeko gauzatzen den jarduerarako, UNE-EN ISO 14001:2004 Espainiako Arauaren eskakizunen arabera. (Emakida-data: 2007-12-26)
  • Kudeaketa Etikoaren eta Sozialki Arduratsuaren Sistemaren ziurtagiria, SGS ICS IBERICA Ziurtagiri-emaileak ebaluatua eta FORETICAk ziurtatua, SGE 21:2005 Enpresa Arauaren betekizunen arabera. (Emakida-data: 2007-12-18)
  • Zilarrezko Bikain ziurtagiria hizkuntza-kudeaketari, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak emana. (2008)
  • ISO 27001 ziurtagiria bere Banka elektronikoko Kanalerako (2009)
  • EURACERT+TECHNOSITE Irisgarritasun-ziurtagiria (2009)