Ongi etorri kutxaren Atari Korporatibora.
Gizartearekiko hurbiltasunaren eta harremanetako gardentasunaren aldeko gure konpromisoaren ildotik, gure erakundeari buruzko zenbait eduki gaineratu eta bildu ditugu Atari Korporatibo honetan, gure jardueraren ikuspegi orokorra zuri eskaintzeko asmoz.
Kutxa ezagutzeko gonbita egiten dizugu, eta horrekin batera gure iragana eta oraina, gure Enpresa Taldea osatzen duten enpresa eta sozietateak, gure Gizarte Ekintzaren jarduera eta lorpenak, eta negozio-ereduan bertan tinko integratuta dauden planteamenduak ere bai, azken batean gizartearekin dugun gure konpromiso etengabea bultzatzen dutenak.
Atari honek gure jardueraren alderdi esanguratsuen ikuspegi orokorra emango dizuela espero dugu, eta kutxaren ekintzak gidatzen eta kokatzen dituen balioak islatuko dituela.
Xabier Iturbe Otaegi